Korrikak ez, baina geure oinek elkartuko gaituzte berriro Aiherra eta Antzuola, Antzuola eta Aiherra. Izan ere, herri bien arteko harremana sendotuko duen ekimen baten lehen pausoak ematen hasi gara: oinezko ibilbidea 11 etapatan banatuta. Ibilbide birtual osoa eginda dago, eta hasita gaude birtuala den hori, mapetan agertu zaiguna, errealitatean ere badagoela egiaztatzen: bidezidorrak, iturriak, ostatuak… Informazio hori guztia webgune berri batean txertatuko dugu, gida moduan erabilia izan dadin. Ibilbideko udalerrietako ohiturek, zerbitzuek, kulturek, paisaiek… osatuko dute senidetzearen ibilbidea.
Euskararekin, berriro ere, mugak zubi bihurtuko ditugu.