Zorionak, Ainhoa eta Iñaki!

Erabiltzailearen aurpegia Beñardo Kortabarria 2019ko eka. 14a, 08:51

Ainhoa Intxarraundietak eta Iñaki Errazkinek ondo egin zuten erraustegia eraikitzeko proiektua geratzea erabaki zutenean. Bigarren aldiz iritsi da ondorio horretara Espainiako Kontu Auzitegia. Hau da, Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak bi pertsona horien kontra egindako salaketa eta zigor-eskaera, 46 milioi euro ordainaraztea, bidegabekeria hutsa izan zirela, eta biek hartu zuten erabakia ondo hartutakoa izan zela.

Berriak izugarri poztu nau.

Izan ere, tamaina horretako injustizia ikusita, behin baino gehiagotan egin dut Ainhoaren eta Iñakiren azalean sartzeko ariketa.

Ariketa horretan, izua sentitu dut askotan, langile soila izanik aurrera begiratu eta 46 milioi euroko isunari aurre egitea ezinezkoa izango delako.

Negargura ere eragin dit egoera horrek, norberarenaz gain, ingurukoen etorkizuna beltz ikusi dudalako.

Eta amorrua ere sentitu dut. Nola liteke astakeria gelditzen saiatu ginenon kontra modu bortitz eta zikin horretan jotzea? Nola, eta zergatik? Zer dago horren atzean?...

Hala ere, irudimenezko ariketa egin dudan bakoitzean, neure kontzientzia lasai aurkitu dut, bare, egin genezakeena egin genuen, egin behar genuena egin genuen, eta kitto.

Gizartearen, ingurumenaren, erakundeen eta lan publikoaren, geure pentsaeraren… alde egin nuen. Eta ariketa horretan, horrek indarra eman dit irauteko, irauteko eta aurrera jarraitzeko.

Eta jendartearen agerraldiek, manifestazio jendetsuek, han eta hemen guri elkartasuna erakusteko antolatu diren ekimenek, arindu egin dute bizkar gainean neukan zama.

Eta poza ere sentitu dut, pozezko malkoak isurtzeraino, herri txiki batean auziaren inguruko azalpena eman eta gero, gazte bat hurbildu eta "ez zaitut ezagutzen, baina besarkada bat eman nahi nizuke" esanez etorri zaidanean. Azken hau ez da irudimena, Antzuolan gertatu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak