Aurten berezia izango da, Aiherran elkartu beharrean Miarritzen igaroko dugu-eta eguna.
Han banatuko ditugu ohiko agurrak eta besarkadak, han partekatuko ditugu jan eta edatekoak, eta han kantatu eta dantzatuko dugu elkarrekin aihertar eta antzuolarrok.
Aurten, ezohiko lekuan elkartuko gara, Miarritzeko Lurrama Azokan.
Iparraldeko bizimoduaren erakusleiho aparta da Lurrama.
Ardi-gazta egiten ikasi eta ikusiko dugu, artzain-txakurren lana, behi-jeztea, artisauen postuak kuxkuxeatu, umeendako eta nagusiendako ikuskizunez gozatu, musika entzun, eta abar.
Mundiala dator, beraz, aurtengo senidetze eguna.
Animatu eta eman izena urriaren 31 baino lehen, udaletxean edo e-mailez (kultura@antzuola.eus).
Lurramari buruz gehiago jakin nahi baduzu: www.lurrama.org.
----------
Beñardo Kortabarria
Antzuolako Udalaren izenean
Antzuola