Eskerrik asko, Antzuola!

Erabiltzailearen aurpegia Beñardo Kortabarria 2015ko mai. 31a, 00:00

Antzuolako EH Bilduren izenean, eskerrik beroenak botoa eman diguzuen antzuolar guztiei.

Konfiantza jarri duzue gugan, lantaldean, lana egiteko moduan, eta aurkeztu dizuegun herri-programan. Geure onena emateko borondatearekin, lana zintzo eta gogor egiteko intentzioarekin, gogoarekin eta ilusioarekin, eta esku artean dugun erronkaren jakitun erantzungo diogu eman diguzuen eginkizunari. 

Herri-programa izango da datozen lau urteotako gure lan-tresna, gutxi gorabehera 60 lagunen artean osatutako lana. Kanpainan esan dugun moduan, ibilbidea markatzen du, baina ez da ezer itxia, herritarren ekarpenen bidez etengabe egokitu, osatu eta herritarren premien arabera eguneratuz joango den tresna delako. Helburua garbia: Antzuola bizi izateko gero eta toki hobea izan dadila denontzako. 

Esandakoa, eskerrik asko, animo, lanera eta besarkada herritar guztiei.

----------

Beñardo Kortabarria

(EH Bilduren taldeko zinegotzien izenean)

Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak