ON-LINE informazio eskaerarako aukera

Erabiltzailearen aurpegia Bizikasi 2020ko maiatzaren 8a

Covid-19a dela eta, aurrez-aurreko arreta zerbitzua eskaintzerik ez dugunez, herritarren beharrak jasotzeko  ON-LINE  INFORMAZIO ESKAERA plataforma martxan da.

Dakizuenez, Bizikasi -Eusko Jaurlaritzako Ikaskuntzako Bitartekotza Zerbitzuaren bidez, Debagoienean dauden formazio aukeren inguruko informazioa eta aholkularitza eskaintzen gabiltza Bergarako Miguel Altuna LHII eta Aretxabaletako ALEn kokatuta ditugun Bizikasi zerbitzuetan.

Hori dela  eta,  prestakuntza mota desberdinei buruzko informazio edo orientazioa jaso nahi duen edonork, lotura honen bidez ere gurekin kontaktatzeko aukera duzue.  

Lotura: https://www.ikaslangipuzkoa.eus/eu/bitartekaritza-formazio-eta-orientazio-zerbitzua

Animo eta zaindu! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak