Ardo dastaketa ikastaroa Mikel Garaizabal enologo ezagunarekin

Erabiltzailearen aurpegia Bizikasi 2018ko azaroaren 21a

Bergarako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako HAZI programaren laguntzarekin, Ardo Dastaketa ikastaroa izango dugu datorren abenduaren 15ean, Elusuko Elurtxiki Elkartean.

Ikastaroan, Arabako Errioxako ardoa eta Araba, Bizkaia eta Getariako Txakolinen ezaugarri bereizgarriak ezagutzeko aukera izango da. Jatorri Izendapena duten produktuak ere dastatuko dira.

Izenematea, Miguel Altuna Lanbide Heziketako Bizikasi zerbitzuan egin behar da abenduaren 12a baino lehen. Horretarako 943 76 93 94 deituz edo info@bizikasi.com helbidera idatziz.
Ordaintzekoa: 10€

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak