Aipatu bezala, Bergarako Udalaren laguntzari esker, Jakoba Errekondorekin landare, lore, zuhaitz eta barazkien inguruko zalantzak argitzeko aukera izango da Osintxuko liburutegian, azaroaren 10ean, 11:00etatik aurrera.
Horretaz gain, udazkenarekin batera eztula ere gehitu ohi denez, eztularen aurkako krema nola egin ikasteko aukera izango da Ekoudalatx-eko adituen eskutik. Tailer hau, azaroaren 7an, 18:00etatik 20:00etara bitartean izango da Miguel Altuna Lanbide Heziketako aretoan (ordaintzekoa, 10 euro). Bertan, gauean eztula egiten hasten garenean, ezin gelditu gaudenean, eztarria minberatu eta nekez gelditu gaitezkeen momentuan emateko krema nola egin ikasiko da.
Bi ekintzetarako, izena ematea gomendatzen da. Horretarako info@bizikasi.com helbidera idatzi edo 943 76 93 94 zenbakira deitu daiteke.