Oinarrizko sukaldaritza ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Bizikasi 2015eko azaroaren 3a

Miguel Altuna Institutuko Bizikasi zerbitzuak eta Bergarako Udalak "oinarrizko sukaldaritza" ikastaroa antolatu dute azarorako.

Ikastaro honetan, eguneroko bizimoduan prestatzeko moduko jakiak sukaldatzen ikasiko da. Horretarako, azaroaren 10, 12, 17, 19, 24 eta 26an, 15:00etatik 17:00etara izango dira klaseak Bergarako Zuloa Elkartean.

Ordaintzekoa 10€ izango da eta ikastaroan prestatutako jakiak partaideen artean banatuko dira.

Informazio gehiagorako: 943 76 93 94 zenbakira deitu edo info@bizikasi.com helbidera idatzi daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak