2015/04/13 19:00-20:00
Datorren apirilaren 14an, Iñaki Larrañaga eta Lorea Elustondo Kiropraktikan Lizentziatuen eskutik, "bizkarrezurra eta osasuna" hitzaldia eskainiko da Bergarako Miguel Altuna Institutuan. Izan ere beharrezkoa da gure bizkarrezurra zaintzea osasun ona izan eta gorputzak osatzeko duen gaitasuna hobetzeko. Kiropraktikaren helburu nagusia bizkarrezurra eta nerbio sistema zaintzea da. Hitzaldia gazteleraz eskainiko da eta edonorentzako dago irekia. Antolatzaileak Bizikasi eta Bergarako Udala. Informazio gehiago: Bizikasin, 943 76 93 94 zenbakira deituz edo info@bizikasi.com helbidera idatziz.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.