Hau horrela izanda, ezin gara herriko hainbat merkatarikin ahaztu: Mizpildi eta Konde okindegixak; Bixain harategixa; Mujika, Raizabal eta Larrañaga gozotegixak; Miner ardauak; Mertxe urdaitegixa; Berroia inprentia eta Bergarako Udala.
Honez gain, ezin aipatu barik laga zerbitzarixen lana eta baitta hasieratik gurekin dabizen sukaldarixena be. Ze esan txaranga eta trikitilarixei buruz, eurak barik egun hontako girua ez litzake inundik iñora berdiña izango. Desmontaian laguntzen geratu zan jente dana be aipatu nahi dou, lanak asko erreztu zien-eta danon artian egindda. Arratsalde partian be giro ikeragarrixa egon zan kalian txarangiai esker, eta ze esanik ez gabeko gaztetxeko kontzertuetan.
Gozategi eta DJ DZrekin gaztetxia goraiño –pena jentia kanpuan geratu behar izatia– eta beste behin gaztetxeko jentiaren lan aparta, aupa zuek!
Honekin batera, lerro honek aprobetxau nahi dittugu bazkaixa eta gaiñontzeko gauzak antolatzen ibili gazenon izenian eskerrak emuteko ekintzetan parte hartu dozuen guztixoi. Izan be, datorren urtiai begira bazkarixa antolatziai lagatzeko asmua daukou, gure ziklua bukatu dala uste doulako eta haize freskua bihar dalako antolakuntzan. Gustauko jakun egun honi emun nahi izan dotzaun baloriekin –euskal kulturia, herriko merkataritza, elkarlana… herrigintza, azken batian– jarraittuko daben egun bat datorren urtian be ikustia. Ia ba norbait animatzen dan; bittartian, gora Erramu Zapatua.
----------
Beñat Iñarra Lasa
(Erramu Zapatuko lagun taldearen izenean)
Bergara