Urriaren 10, 11 eta 12an, Picos de Europara egingo da irteera. Izen-emate datak irailaren 7an zabalduko da, hilaren 15era arte. Hona hemen argibideen kartela.
Aurretik, irailaren 20an, Mendizaleen Oroimen Eguna ospatuko da Besaiden, ohi moduan Besaide Mendizale Elkarteak eta Euskal Mendizale Federazioak antolatuta.
Irailaren 27an, Chilizarrirasera (Demanda mendilerroa) irteera egingo da. Izena eman ahal izango da irailaren 19tik 22ra bitartean. Hona hemen argibideen kartela.
Gaztetxoen mendi irteera
Bestalde, Arrasateko Gaztetxoen II. Mendi Irteera (AGAMI) egingo da irailaren 26an. Arrasateko 6 eta 12 urte arteko gaztetxoei zuzenduta dago; informazio gehiago kartelean.
Eta urriaren 31n Aiba! mendi martxa izango, baina izen-emate kopurua beteta dago.