Besaide Mendizale Elkarteak maiatzean bi irteera antolatu ditu. Maiatzaren 17an Itzaga mendira (Nafarroa) joan ginen 1.360 metro dituena eta 13 kilometrotako ibilaldia egin genuen.
Maiatzaren 24an, ostera, Arrasate inguruan izan gara: Elgea-Bizkarlatza-Leixargarate-Dorleta. Guztira 14 kilometro. Leizargarateko txabolan hamarretako ederra prestatu ziguten eta bertan egindako konponketak ikusteko aukera izan genuen.
Ekainean Palentziako mendiak ezagutzera joango gara.