Hurrengo hilabeteetarako jarduerak gertu

Erabiltzailearen aurpegia Besaide Mendizale Elkartea 2026ko martxoaren 19a

Oiz mendian, joan den igandean.

Igandean mendizaleak Oiz mendian ibili ziren Besaide Mendizale Elkarteak antolatutako mendi irteeran. Hurrengo hilabeteetarako programatutako jarduerak honako hauek dira:

  • Martxoak 28: Anbotoren Magalean, izena emateko datak: Martxoren 17tik 25era (gehienez 30 pertsona). Durangoko Tabira mendi elkartearekin batera antolatuta.
  • Apirilak 3- 11: Eski alpinoa, Cervinia, Italia.
  • Apirilak 18-19: Belaguan Alpinismo ikastaroa (hastapena). Gipuzkoako goi mendi eskolaren eskutik (plaza mugatuak). Izena emateko epea: martxoaren 25a baino lehenago.
  • Apirilak 19: Postarien eta Txarabitana bidezidorrak mendi irteera (Izki natura parkea).
  • Maiatzak 12: Mendi Tour film emanaldia, Amaia antzokian 19:00etan.
  • Maiatzak 17: Itzaga 1.360m mendi irteera (Nafarroa).
  • Maiatzak 24: Leixargarate inguruak ezagutzen.
  • Ekainak 12,13 eta 14: Palentziako mendietara irteera. Izena emateko datak: Martxoren 16tik apirilaren 1era.
  • Uztailak 5: Adi 1.457m (Nafarroa).

Informazio gehiago Besaideko bulegoan astearte eta asteazkenetan 19:30etik 20:30eara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak