Palentziako mendietara irteera ekainerako

Erabiltzailearen aurpegia Besaide Mendizale Elkartea 2026ko martxoaren 13a

Ekainerako Besiade mendizale elkarteak Palentziako mendietara irteera antolatu du. Izena emateko epea martxoaren 16an zabalduko da.

Xehetasunak hemen:

  • Egunak: ekainak 12, 13 eta 14 –ostiraletik domekara–.
  • Irteera ordua: 16:30
  • Hotela: Peñalabra Hotela –Cervera de Pisuerga–.
  • Izena emateko epea: martxoaren 16tik apirilaren 1era. Izena emateko unean 50 euroko diru-sarrera egin behar da.
  • Larunbat arratsaldean Villa Romana La Olmeda bisitatzera joango dira.

Ibilbideak:

Peña Redonda : (1,991 m) 10,4 kilometroko luzera eta desnibela 817 metro.

https://loc.wiki/t/236111721?wa=sc

Pico Almonga-Pico de Las Cruces-Tejada de Tosande: (1,558 m ) 13,97 kilometroko ibilbidea eta sesnibela 846 metro.

https://loc.wiki/t/236142540?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak