45 gaztek (21 mutil eta 24 neska) osatutako talde batek Camille ibilbidearen lehen eta bigarren etapa egin dute. Lehenengo egunean Ozako oihanean hasi ziren, Castillo de Acher igo ondoren, Gabarditoko aterpetxean lo egin zuten. Bigarren egunean Bisaurin aldera abiatu ziren eta Lizarako aterpetxean bazkaldu ondoren, Arrasateko bidea hartu zuten.
Bigarren taldean, 61 mendizale Vielhara joan dira. Lehenengo egunean Bisaberri inguruan ibili ziren eta bigarren egunean Baciverreko Zirkua - Plan de Bereten.
Bi taldeek asteburu polita pasa dute eta paisaia zoragarriaz eta Pirinioetako naturaz gozatzeko aukera izan dute.