XI.Soraluce 4terdi txapelketako 2.final erdietako emaitzak

Unai Alberdi promesetan eta Iker Espinal nagusietan garaile!!
Gaur arratsaldean Bergarako udal pilotalekuan jokatu diren XI.Soraluce 4terdi txapelketako final erdietan, promesa mailan Unai Alberdi azpeitiarrak 22-5 irabazi dio Oier Hormaetxeri.Nagusi mailan berriz, Iker Espinal  iruñarra22-10 nagusitu zaio Iñaki Elolari. Horrela, erabakita ditugu printzipioz datorren astean jokatuko diren finalak:
 
PROMESAK: J.FERNANDEZ(SAN JUAN DE FUENMAYOR) - UNAI ALBERDI( ILUNPE- AZPEITIA)
 
NAGUSIAK: A.ETXEBERRIA(LEMOA E.T) - I.ESPINAL( HUARTE)
 
Besterik gabe, eskerrak eman gaurkoan pilotalekura hurbildu diren pelotazaleei , baita Oier Hormaetxeri eta Iñaki Elolari gure txapelketan parte hartzearren eta nola ez zorionak gaurko irabazleei.
Ondo segi...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.