Bergarako Musika eta Dantza eskolak hurrengo hilab

Erabiltzailearen aurpegia Bergarako Musika Eskola 2016ko ots. 11a, 10:59
Bergarako Musika eta Dantza eskolak hurrengo hilabeteetarako ondorengo ikastaroak antolatu dugu: Fandango eta arin arin ikastaroa: Martxoaren 1etik maiatzaren 10era, asteartetan 19:00etatik 20:30etara izango dira. Guztira 9 saio izango dira Prezioa: 56€/50€ bazkideak Izen ematea: otsailaren 11tik 26ra Larrain dantza ikastaroa: Maiatzaren 24tik ekainaren 28ra, asteartetan 19:00etatik 20:30etara. Guztira 6 saio izango dira. Prezioa: 40€/ 35€ bazkideak Izen ematea: apirilaren 11tik maiatzaren 10era. Dantza hau urtero San martzial egunean dantzatzen da dultzaineroak lagunduta. Azken ikastaro honen helburua, oso ezaguna den dantza hau ikasi eta San Martzial jaian dantzatzea da. Ikastaro hauen irakaslea Eneko Galdos izango da; dantza eskolako irakaslea hain zuzen ere. Eskarmentu haundiko irakaslea zumarragarra da. Gaur egun Edu Muruamendiarazen Aukeran dantza konpainiako partaide da eta bestalde otsailaren 19 eta 21ean, Opus Lirikako la Traviata operan ere dantzatuko du. Izen ematea eta informazio gehiago Bergarako Musika eskolan. 943765780 idazkaritza@bme.e.telefonica.net www.bergarakomusikaeskola.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak