SANTA ZEZILIA OSPAKIZUNA OSTEGUNEAN!

Erabiltzailearen aurpegia Bergarako Musika Eskola 2015eko azaroaren 17a

Azaroaren 19an, osteguna, Santa Zezilia, musikarien eguna ospatuko dugu.

Ohitura den bezala, Gazte bandak eta hizkuntza musikaleko ikasleek, musika eskolatik plazaraino kalejira egingo dute.

Bertan, Musika tailerra eta hizkuntza musikaleko ikasleek, Gazte Bandak lagunduta, abesti batzuk kantatuko dituzte. Ondoren, txokolatea banatuko da.

Bestalde, txistulariak zein trikitilariak, Bergarako kaleetan zehar joko dute.

Musikarekin zerikusia dugun guztiontzat egun berezia denez, anima zaitezte!!
17:30 Kalejira-irteera Musika Eskolatik
17:45 Plazan ekitaldia
Ondoren txokolatada

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak