Izena emateko moduak:
- Telefonoa: 943 76 57 80
- Posta elektronikoa: idazkaritza@bme.e.telefonica.net
- Webgunea: www.bergarakomusikaeskola.com
Ikastaroak mailaka antolatuta daude. Hasiera mailatik sakontze mailara arte. Landuko ditugu gaur egun Euskal Herriko plazetan aurki ditzakegun dantza mota guztiak (batzuk ohikoak, beste batzuk ez hain ohikoak).
- Lotuan egiten diren dantzak: Pasodoblea, baltsa, polka, schottisch-a, boleroa, habanera, mazurka, tangoa.
- Soltean: Jota, porrusalda, fandangoa, arin-arina. Dantza-jauziak Baztango mutil-dantzak Ingurutxoak
- Kontradantzak: Korruan, ilaratan, koadrilan. Gabotak Branleak Soka eta korru dantzak...
- Eta plazetan ohikoak diren beste dantza zehatz batzuk: Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza eta abar.
Helburu orokorra da, dantza zehatz batzuk ikastea baino harago, dantza tradizionalaren sistema, testuingurua eta erritmoak ezagutzea; dantza ulertzeko irizpideak eskuratu, eta musikarekin mugitzeko gaitasuna lantzea, edozein plazatan aritu ahal izateko.