2014-2015 ikasturterako Bergarako Musika Eskolak matrikulazio epea zabaldu du.
Eskolaren helburuak hauek dira:
Musika kulturaren sustapena, bere aspektu guztietan, bereziki irakaskuntzaren bitartez.
Bergarako musika taldeen harrobi izatea (Bergarako orfeoia, aritzeta abesbatza, udal musika banda, udal txistulari banda, bergarako orkestra sinfonikoa etb.)
Bergarako musika eskolak jorratzen dituen esparruak hauek dira: musika sinfonikoa, musika herrikoia eta gaur egungo musika (rock, pop...). Nola ez, ikasturte honetan hain arrakastatsuak izan diren:
Peter Pan musikala (9-12 urte bitarteko gaztetxoekin bereziki burututakoa) eta Benan eta begigorri munstroa ( 5-10 urte bitarteko haurrekin burututakoa).
Horretarako honako istrumentuen ikasketak eskaintzen ditu:
Suzuki Metodoa ( 3 urtetik aurrera)
Musika eta Mugimendu tailerra (5 urtetik aurrera)
Hizkuntza Musikala (7 urtetik aurrera- helduentzat ere)
Musikoterapia- Musika hezkuntza berezia
Ahotsa: kantu bakarlaria, abesbatzak (5 urtetik aurrera)
Istrumentu sinfonikoak: bibolina, biola, biolontxeloa, oboe, flauta, klarinetea, fagot, tronpeta, tronpa, tronboia, bonbardino, tuba, saxofoia, perkusioa
Istrumentu polifonikoak: piano, akordeoia, kitarra, organoa
Istrumentu herrikoiak: trikitixa, panderoa, txistua, alboka eta nobedade moduan txalaparta
Istrumentu modernoak: kitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria
Bergarako musika eskolak ikasle guztiei taldeetan parte hartzeko aukera ematen die. Horretarako honako talde hauek eskaintzen ditu:
Orkestra sinfonikoa
Gazte Banda
Akordeoi orkestra
Abesbatzak
Trikiti taldea
Txistu taldea
Talde hauen helburu nagusia klaseetan ikasitakoa praktikan jartzea, beste ikasle batzuekin batera musika egitea, disfrutatzea eta kaleratzea da.
Izena emateko epea: maiatzaren 2tik ekainaren 15era.
Idazkaritzako ordutegia: 15:30etatik 19:30era
943765780