Gehienek jakingo duzue zer den estadioetako aulki bakoitza betetzeak eskatzen duen aurre-lana, elkarrizketa, eta batzuetan nekea ere bai. Pozik gaude, aulki hutsak geroz eta gutxiago direlako, eta asko izan zirelako bertaratu ziren herritarrak!
Baina aulki horietan herritarrak eroso eta pozik egon daitezen, beste milaka herritarrek ahalegina, lana eta ilusioa jarri beharra daukate. Horiek zarete zuek. Aulkietan eseri ez, eta egunaren antolaketan zein aurreko egunetan boluntario gisan parte-hartzeko erabakia hartu duzuenak. Zuek guztiok estadioan jarrita bazeundete, ia leku librerik ez litzateke ikusiko igandean!
Beraz, gaurko lanak, biharko erabakia ekarriko duen esperoan…eskerrik asko bene-benetan!!