Maiatzaren 9a, larunbata, Joste Eguna Bergaran. Za

Erabiltzailearen aurpegia Bergarako Gure Esku Dago 2015eko maiatzaren 6a

Maiatzaren 9ean, Joste Eguna Bergaran. Zatoz sinatzera! Hemen egitaraua: 18:30, Martinez Irala kalean: -Flashmob-aren entsegua. -Oihalak saldu eta itzultzeko postua (18:30tik 21:30ra). Bertan, oraindik oihal gabe dauden jostunek euren oihal zatia bakarka sinatzeko aukera izango dute, eta baita aurtengo kamisetak erosteko aukera ere. Bestalde, orain arteko oihalak itzultzeko eguna izango da. Oihal guzti horiek elkartu, eta kalejiran erabiliko ditugu. 19:00tik 21:30ra, D. Irala kalean hasi eta herriguneko balkoietan zehar, kalejira: buruhaundiak, trikitilariak, bertsolariak, dantza mota desberdinak, txontxongiloak eta munduko txoko desberdinetako musika. Kalejirari amaiera emateko, Flashmob-a grabatu eta ondoren, herritar batzuek doinu mexikarrekin osatutako kontzertu txiki bat eskainiko dute M. Irala kalean. Zapatura arte beraz???

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak