Adi zabiltzatenok konturatuko zineten Euskal Herriko txoko desberdinetan Joste Eguna ospatuko dela egunotan. Bergarako kasuan, maiatzaren 9an izango da jai handi hau, beraz, egin iezaiozue lekua zuen agendetan.
Laster izango duzue egitarau osoaren berri, baina jakin ezazue herriko balkoi desberdinak ehun eta emankizun desberdinekin apainduko ditugula. Arratsaldeko 18.30tik aurrera, flashmob-a, erraldoiak eta buruhandiak, bertsolariak, dantzariak, txontxongiloak, musika, eta zenbait kontu ikusteko aukera izango duzue, orain artean inoiz ikusi ez dituzuen moduan.
Ehundu dezagun erabakia, etxez etxe, BALKOITIK BALKOIRA! Laster arte!