EHUN-KA LEHIAKETA Atera iezaiozu argazkia zure

Erabiltzailearen aurpegia Bergarako Gure Esku Dago 2015eko martxoaren 10a

EHUN-KA LEHIAKETA Atera iezaiozu argazkia zure oihal zatian idatzi edo marraztu duzunari, eta bidali iezaguzu! Jasotzen ditugun ehun-ka argazkiak gure facebook eta twitter-eko orrialdeetan zintzilikatuko ditugu, modu anonimoan. Facebook-eko orrialdean atsegite gehien jasotzen dituzten argazkien artean aukeraketa bat egingo dugu. Ondoren, Apirilaren 25an herrian antolatuko den Joste Egunean, herritar guztiok izango dugu argazki gustukoenaren alde bozkatzeko aukera. Argazki irabazlea zein den erabaki ondoren, irabazlearen izena jakinarazi eta sari eder bat oparituko diogu. Animatu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak