Elkartasun jaia preso, iheslari eta senideekin

Asteburuan koktel oso arriskutsua batu da ehunka Euskal Herritarrentzat, errepidea eta elurra. Kartzelan duten senide edo laguna 40 minutuz bisitatu ahal izateko ehunka kilometro egin behar izan dituzte Aska, Bixkai eta Gaztelu bergararren senideek ere. Ehunka dira astebururo beraien bizitza jokoan jarri behar duten herritarrak, legea bete gabe, bake prozesurik egongo ez balitz bezela dispertsio politika kriminala mantentzen duten Espainia eta Frantziako Gobernuen erruz.

Presoak, iheslariak eta beraien senideak izan ditugu gogoan asteburu honetan Bergaran, baita etxean preso duten Jose Luis Elkoro ere. Egiten digutena egiten digutela ere elkartasuna eta irrifarra ez digutela lapurtuko erakutsi dugu. Trikitilariek, Osintxuko musiraka dantza taldeak, bertsolariek eta herriko musikariek girotuta poteoa, ekitaldia eta afari ederraz gozatu dugu larunbatean ehunka lagunek.

Presoei, iheslariei eta bereien senideei elkartasun keinu bat egin nahi izan diegu, gertutik, bertatik bertara maite ditugula eta ez ditugula bakarrik utziko adierazteko. Azken urtean, Bergarako hainbat preso eta iheslari itzuli dira etxera. Baina denak etxean izan arte, Euskal Herria libre izan arte ez dugula etsiko berretsi dugu asteburuan.

Iheslarien kolektiboak etxeratze prozesua hasi du eta dagoeneko gure artean ditugu Enrike, Miren eta Sali, ehunka iheslari gehiagorekin batera. Euskal Preso Politikoen Kolektiboak aldiz, lehenik Euskal Herrira bidean eta ondoren etxera  ekarriko dituen bidea ireki du. Lehen aldiz, auzitegi ezberdinei eta espetxe zaintzari Zaballako Espetxera ekartzeko banakako eskariak eginaz. Iheslariak herritarren babesaz beraien bizitza etxean berregiten ari diren bezala, presoak ere etxera ekartzea lortuko dugu, munduko konponbide prozesu guzti guztietan gertatu den bezala.

Bidea ez da erraza izango, Estatu Español eta Frantsesak, presoak bahitu politiko gisa erabiltzen dituztelako, Euskal Herriak independentziarako bidea egin ez dezan. Preso eta Iheslarien, zein beraien senideen sufrimendua erabiltzen dute, Euskal Herriak euskal bidea egin ez dezan. Elkartasun jaialdian, gogora ekarri dugu Preso eta Iheslariak kartzelan eta erbestean daudela Independentzia eta Sozialismoaren alde borroka egitearren, euskal herri euskaldunaren alde lan egitearren. 50 urtetako borrokak, independentzia eta sozialismorako aukera bizi bizirik mantendu du eta txantaiarik ez dugula onartuko berretsi dugu. Preso eta Iheslariak etxera ekartzea eta herritarren bizi baldintzak hobetuko dituen Euskal Estatua lortzea txanpon beraren bi aldeak, bide beraren mugarriak direla deritzogu.

Elkartasun jaialdian ikusi dugun bezela, bake egarriz eta askatasun gosez dagoen herri bat badago, Euskal Herria. Egin irrifarre, irabaztera goaz eta!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak