Bergara Kirol Elkarteko futbol sailak, Udalarekin elkarlanean, jarri du egitasmoa martxan, futbol taldeetako haur eta nerabeen euskararen erabilera sustatzeko denboraldi honetan eta hurrengoan.
Futboleko lau taldek parte hartuko dute: Infantil neskak F8, Infantil mutilak 1 B, Infantil mutilak handi eta Infantil mutilak txiki. 11-12 urte bitarteko 78 neska-mutiko izango dira, orotara.