Bergarako BILDU-ARALARrek, elkarrekin egin genituen bileretan aitortu zuten, 5.edukiontziarekin gaikako bilketa merkeagoa zela, baina tratamentuaren kostuak atez ateko bilketa SISTEMA merkeagoa egiten zuela. GEZURRA, bi sistemek tratamentu berdina daramate, kostu berdinarekin beraz atez ateko bilketa sistema garestiagoa da. Bergaran, BILDU-ARALARrek 2014ean 1,8 milloi gastatuko ditu zaborren kudeaketarako, atez ateko sistemaren istalakuntzaren kostoa kontutan hartu gabe. BILDU-ARALARren kudeaketa eredua, helburu berdina lortzeko, 5 aldiz gehiago gastatzea.
Ingurugiroko diputatuak, Iñaki Errazkinek, egindako adierazpenetan gaikako bilketan zein sistema erabili berdin dela aitortu du eta Azpeiti eta Arrasateko ereduak goraipatzen ditu (Azkenik Donostia) 5. edukiontziaren aldeko apostua egitea hitzartu dutelako. Mesedez, etor zaitez Bergarara eta azaldu hau Bergarako BILDU-ARALARRI!
Bergara Garbia herri plataformak proposatzen zuen akordioa haratago zihoan, Bergarako BILDU-ARALARri, lankidetza eta sentsibilizaziorako konpromisoa hitzartu nahi izan genuen. Horrekin batera, Bergarako eragile guztiei dei egin eta, herri guztia gai honekin identifikatzea nahi genuen. Honek aurrekaririk gabeko arraskasta suposatuko luke, herritarren elkarbizitza erraztuz, eredugarria izan, hainbat buruauzte eta diru aurreratuko genuelarik. Baina BILDU-ARALARrek zentzuko argudio guztiak alde batera utzi eta erradikalismo politikoa eta inposaketaren bidea hartu zuen. Zergatik ez atzera egin, guztion onerako bada? Bergara Garbia Herri Plataformak hitzegiteko ateak irekita dauzka.
POLTSA GUZTIAK BALKOI ETA LEIHOETARA! EDUKIONTZIEN BITARTEZ EGINDAKO GAIKAKO BILKETA SISTEMAREN ALDE BORROKAN JARRAITU BEHAR DUGU, BESTELA PLASTIKOA ETA PAPER/KARTOIEN EDUKIONTZIAK IZANGO DIRA HURRENGO DESAGERTUKO DIRENAK! BAI EDUKIONTZIEN BITARTEZ EGINDAKO GAIKAKO BILKETA SISTEMARI
BAI 5. EDUKIONTZIARI!!
EZ ATEZ ATEKOARI!