Bildu- Aralar udal gobernuak ezarri nahi duen sistema antidemokratikoari aurka egiteko ezinbestekoa izan da, eta izaten jarraitzen du, Bergara Garbia plataformak antolatutako ekintza guztietan bergararrek izandako parte hartze aktiboa eta jasotako laguntza ekonomikoa. Gogoratu gehiengo nagusia dutela azken udal hausteskundeetan lortutako 4.356 botorekin, kontsultan 5.edukiontziaren alde 4.771 boto lortu bagenituen ere. Eztabaidaezina da, eta beraiek oso ondo dakite, ezarri nahi duten sistemaren eta errealitatea eraldatzeko erabili dituzten trikimailuen aurka dagoela gehiengoa. Horregatik, Bergara Gabia plataformatik, inposaketa honen aurka protestan gogor mantentzea eskatzen diegu bergararrei eta behin sistema martxan jarritakoan, Hondakinak behar bezala banatuta, lurrean txintxilikarioen aldamenean utziko ditugu Ez ditugu txintxilikarioak erabiliko Azkenik, Gabon zoriontsuak opa nahi dizkizuegu guztioi, Bergara Garbia plataformatik.