ARNALDO OTEGI OLASO DORREAN

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Bergara 2019ko api. 23a, 15:26

Bergarako EH Bilduren dinamikan maiatzeko 26ko udal hauteskundeetara indar berezia bideratzen ari bagara ere ezin ahaztu Apirilaren 28an ditugun hauteskundeak.

Kontestu horretan, datorren asteazkenean, hilaren 24an, Telesforo Monzon, Jose Luis Elkoro eta Maite Aristegi Madriden ordezkari izan ditugun bergararrak modu batez edo bestez presente egongo dira Arnaldo Otegi buru izango duen ekitaldian.

Telesforo Monzonen etxean, Olaso Dorrean izango da ekitaldia. Maite Aristegik gidatuko du eta Arnaldo Otegiren hitzaldia erdigunean izango du solasaldiak, Jose Luis Elkororen hitzartzearekin eta Telesforo Monzonen etxea lekuko dugula.

 

Asteazkenean, hilaren 24an 19:00etan Olaso Dorrean. Animatu eta animatu ingurukoak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak