HAUTAGAITZA ETA PROGRAMA AURKEZTEKO ASTEA

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Bergara 2019ko api. 8a, 16:12

Orain dela hilabete batzuk EH Bildu osatzen dugun ehunka herritarrek erronka bat jarri genion gure buruari: “Bergara grisetik, Bergara bizi eta koloretsurako bidea egiteko lan talde zein programa sendoa eraikitzea”. Hilabeteetako lanak bere fruitua eman du, parte hartze prozesuaren ondoren, aste honetan Bergarako EH Bilduk, bere hautagaitza zein programaren ardatzak aurkeztuko ditu. Eskerrik asko prozesuan parte hartu duzuen guztioi.

Lan talde txiki eta handietan hamaika mintzagai izan ditugu: euskara, hezkuntza, gazteria, ongizatea, tokiko garapena, hirigintza, auzoak, emakumeak, ekonomia, nagusiak, merkataritza, kultura… Hamaika hausnarketaren ondoren, programaren ardatzak prest ditugu dagoeneko. Era berean, Herri Batzarretan hautagai zerrenda osatzeko proposatutako pertsonekin egon gara, talde sendoa, ongi prestatua eta Bergara oso ondo ezagutzen duena prestatu dugu. Beraz, badugu proiektua eta baditugu pertsonak, Bergara hobe bat eraikitzeko prest gaude.

Zentzu honetan, datorren astea oso garrantzitsua izango da:

·         Asteazkena, apirilak 10: Herri Batzarra 19:00 EH Bilgunean. Hautagai Taldea eta Programa proprosatu eta onartzeko. Herri Batzarra irekia izango da nahi duen guztiak parte hartzeko.

·         Ostirala, apirilak 12: Aurkezpen Ekitaldia, 20:00 Munibe Plazan. Ostiralean Munibe Plaza betetzera deitzen ditugu Herritarrak. Bertan Hautagaitza eta Programaren ardatzak aurkeztuko ditugu.  Programa ezagutzeaz gain, Hautagaiei harrera beroa egin eta hauteskundeak irabazteko indarrak hartzeko ekitaldia izango da.

Animatu eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Bergarako EH Bildu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak