GUZTION ARTEAN HERRI PROGRAMA OSATZEN

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Bergara 2019ko mar. 26a, 14:09

.

Hauteskundeetan murgidurik gauden honetan, gogotsu ekin diogu herri programa osatzeko lanari. Ilusioz eta indarrez Bergara hobea amesten eta diseinatzen ari gara. Programa osatzerakoan ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmotan bide ezberdinak ireki ditugu ekarpenak jasotzeko. Arlokako saioak, saio irekia eta internet bidez ekarpenak bidaltzeko aukera izan dugu. 

Tade txikietan arlokako 8 bilera burutu dira. Hirigintza, hezkuntza eta euskara, ingurumena, kultura, gizarte zerbitzuak, kirolak eta feminismoa. Bilera hauetan arloko diagnostikoa konpartitu eta ideia berritzaileak jaso ditugu. Ondoren, martxoaren 23ko bileran guztiokin partekatu eta forma ematen amaitu dugu. Lan oso txukuna burutu dugu. Lanerako eta aldaketarako grina agerikoa da parte hartzaileen artean. 

Baina oraindik lan asko daukagu aurretik, prozesua ez da bukatu. Aste hauetan zehar sozioekonomia eta auzoen arloei helduko diegu. Baita adin talde espezifikoei ere, gazteak eta hirugarren adinekoak. Arlo hauekin aparteko lan bat egin nahi da. Bertatik bertara errealitatea hobeto ezagutzeko. Sozioekonomiaren kasuan, sektore bakoitzean murgildurik diharduten pertsonekin banakako bilerak lotu ditugu.

Auzoekin ere antzeko lan bat egingo dugu, auzotarrengana gerturatu eta beraiekin lehentasunak adostuz. Gazte eta helduekin lan saio espezifikoak egingo ditugu, beraien ahotik ezagutzeko gaur egungo diagnostikoa eta etorkizunerako beharrak. 

Zuek guztiokin proiektu hau partekatzea ezinbestekoa deritzogu. Guztion ekarpenekin lortuko baitugu Bergarar anitz eta koloretsua. Proiektu sozial, feminista eta jasangarria. Batu zaitez EH Bildura. 

 

Ekarpenak egiteko:

E-maila: bergara@ehbildu.eus
Whatsappa: 643703803

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak