Tourra 2023: ikurrina eta txapela

Ikurrina ez da Euskadiko bandera bakarrik, Nafarroako erresumarena Nafarroa Foralarena bakarrik ez den bezala.

Ikurrina Luis Aranak asmatutakoa bada ere, ez da aranatarrena, ezta haren jarraitzaileena bakarrik ere. Herri batek beretzat hartzen duen ikurra herritarrena bihurtzen da, nazioarena. 1894an lehen aldiz marraztua izan zenetik ikurrinak urte luzeetan jazarpen politiko ankerra jasan izan du Espainian, eta, aldiz, baimendua izan da Frantziako Errepublikan. Beharbada, horregatik ere, ikurrina bada euskalnafar guztion bandera.

Nafarroako banderak, katerik gabekoak, erresumaren antzinatasunean du sorrera. Euskarak eta Euskal Herriak bezala, "... Naffarroa garayan, Naffarroa beherean, Çuberoan, Lappurdin, Bizcayan, Guipuzcoan, Alaba-herrian eta bertce anhitz leccutan". Beraz, euskaldun guztion ikurra da nafar bandera, euskal erresuma burujabearena, euskalnafarron estatuarena.

Aurten, Tourrak Euskal Herriko/Nafarroako Bilbo hiritik abiatuko dela eta, hainbat agintarik, antolatzailek eta mugimendu herritarrek Bilbo eta Baiona arteko errepideak ikurrinez eta txapelez betetzea eskatu digute: "Herri bakar bat eta batua irudikatu dezagun munduaren aurrean". Idatzi hau sinatzen dugunok bat gatoz asmo horrekin, baina, aldi berean, Tourreko eta gainerako errepide, kale, herri eta auzo guztietan euskalnafarron bi banderak –ikurrina eta bandera nafarra– jartzea eskatu nahi dizuegu: euskalnafar herritarron atxikimendua duen ikurrina eta Nafarroako euskal estatu burujabearen bandera. Horietaz gain, txapela, bisera, kapela edo boneta ere jantzi ditzala hala nahi duenak.

----------

Beñi Agirre Oiartzabal, Rafa Santxez Muxika, Iñaki Idigoras Igartua eta beste 19 sinadura

Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak