Oreka puntua

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Arregi

Haurtzaroko inozentzia galtzen dugun unean galtzen dugu oraina. 

Inflexio puntu bat dago gure denboraren pertzepzioan, hau lineal bihurtzen da eta hortik aurrera iraganak zein etorkizunak pisu handiagoa hartzen dute. Pisua hartzen dute, gure oraina baldintzatu eta eragin dezaketelako.

Askotan, zaila izaten da iraganetik daramazkigun inertziei balazta jartzea, helmuga jakin gabe korronteak arrastaka garamatzala jabetzea. Bestetan, ordea, aurrera begira jartzen gara, aurreregi agian, eta gure pareko harriekin tupust egiten dugu. Zenbateraino sakrifikatu behar dugu oraina etorkizuneko egoera posible bat lortzeko? Zenbateraino utziko diogu gure iraganari bizi garen une hau baldintzatzen? Ez da erraza orainaren oreka bilatzea, orainaren kontzeptua bera ere abstraktua da eta.

Iraganeko lezioak ahaztu gabe eta etorkizuneko iparrik galdu gabe, oraina bizitzea unean uneko sentitzen dugunari jaramon egitea dela uste dut. Bota, bota dut hau; egunerokoan aplikatzea tokatzen zait. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak