Gaur ere ondo

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Arregi

"Zer moduz joan da uda?".

"Gaur arte ondo". Eta berriz buelta egunerokora, asteroko zikloetara, hurrengo arnasaldia noiz etorriko zain. Oporrak amaitu dira askorentzat –izan baldin badituzu–, eta elkarrizketa hori adibide bezala jarri dut landu nahi dudan gaia jorratzeko.

Gai delikatua dela iruditzen zait. Bakoitzak bere bizitzako zirkunstantziak ditu, bakoitzak bere bidea egin du gaur egun dagoen bizitzako egoeran egoteko. Eta horrek, noski, gure errealitatea eta ingurua nola pertzibitzen dugun eta horrekin nola harremantzen garen baldintzatu dezake.

Baina egoera berdinen aurrean jarrera ezberdinak izateko ahalmena dugula ere sinisten dut eta geure buruari ematen dizkiogun mezuak garrantzitsuak direla iruditzen zait. Alde horretatik, nahiko positibista naiz, momentuei eta bizipenei ahalik eta aurpegi onenarekin begiratzen ahalegintzen naiz. Noski, ez zaio norbere buruari iruzur egin behar horrela sentitzen ez bagara. Mundua beti ez da koloretsua, eta ondo egon nahiak energia eta esfortzu bat dakar. Nik nahiago izan dut oporretatik "gaur ere ondo" batekin bueltatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak