Merezi duelako

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Arregi 2026ko uztailaren 1a

Aitortu beharra daukat oraingoan kostatu zaidala artikulua idaztea, eta horrek landu nahi dudan gaira eraman nau.

 Neure buruari galdetu izan diot zergatik ari naizen egiten egiten ari naizena. Momentuan geratu eta pikutara bidali! Uste dut denoi gertatu zaigula. Hala ere, egoera gehientsuenetan, aurrera egiteko kemena atera dut, eta hori ere denoi gertatzen zaigu. Noski, bizitzan ezin da norberaren gogoz kontra ibili. Egoera edo prozesu zailek hautazkoak izan behar dutela uste dut, eta ez bizitzaren inertziaren baitan hartutako erabakiak. Batzuetan, erronkak edo zailtasunak zirkunstantzialak dira, eta, zaila izan arren, barneratu egin behar direla esango nuke. Ez zure egin, baina bai egoera onartu eta hortik onena ateratzen ahalegindu.

Mendian nabilenean askotan harritzen naiz pausoz pauso noraino heltzeko gai garen. Nahiz eta nekeak gain hartu eta punta urrun ikusi, beti dago beste pauso bat emateko indarra. Bidea egin behar da, bidean egon behar da, eta bidean disfrutatu behar da, helmugan dena amaitzen baita. Baina amaitu arren, prozesuan ikasi eta barneratu dena hor geratzen da. Horregatik, argi daukat: esfortzuek merezi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak