Niri bizitzak hala dela erakutsi dit. Bata bestearekin lotuz, aurreikusi daiteke etengabe eroriko garela. Eta nik esaten dut erortzeko prest izan behar garela eta, gutxienez, horretarako prestutasuna izan behar genukeela.
Batzuetan erorketa aurreikusi dezakegu eta kolperako prestatu. Beste batzuetan estropezu egiten dugu eta datorrena etorri ahala erori. Beste batzuetan erorketa geldoa izaten da, hain geldoa ezen ez garen konturatzen erortzen ari garela lurra jo arte.
Ni ez naiz inor inori bizitzari buruzko lezioak emateko, baina behin eroriz gero, altxatzeko adorea eta indarra izan beharko genituzkeelakoan nago. Horiek intrintsekoak izan behar dira, nahi eta borondate gabe ez baita ezer lortzen. Baina maiz hori ez da nahikoa izaten, eta une horietan zeinen ondo etortzen den hirugarren baten eskua... Beraz, izan esku bat beti gertu altxatzen lagun zaitzan, ikasteari uko egin ez diezaiogun. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiet niri esku bat edo bi luzatu dizkidaten pertsona guztiei.