Ez da Mesias

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Arregi 2026ko apirilaren 22a

Gizakiok izaki bizidun bezala izan dugun eboluzioan eta garapenean bidelagun bat izan dugu.

Bidelagun horrek gaur egun espezie bezala Lur planetaren gainean daukagun hegemonia lortzera ekarri gaitu. Teknologiaz ari naiz: garunak erabiliz ingurua aztertu, ulertu eta beharretara moldatzeko daukagun gaitasunaz. Zure jaiotzaren zirkunstantzien arabera, teknologia horietarako irisgarritasun handiagoa edo txikiagoa izan arren, orokorrean gizakion ongizatean eta bizi-itxaropenean eragin positibo nabarmena izan du garapen teknologikoak.

Nire iritziz, ordea, gure beharrak aspaldi aseak dira eta gaur egungo garapen asko kapritxozkoak dira. Noski, bizi garen eredu kapitalistak beti bultzatzen du produktu berri dirdiratsuak sortzea, kontsumitu ditzagun. Baina beste gizarte eredu batzuk ere ez dira labur geratzen lasterketa horretan.

2025. urtean, planetan bizirauteko identifikatuta dauden bederatzi mugetatik zazpi pasatu genituen. Ez al genuke planto egin behar? Fisikaren legeei entzungor eginez ez goaz bide onetik, eta argi izan teknologia gehiago garatzeak ez duela planeta salbatuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak