Gerra? Ez, esker gutxi

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Arregi 2026ko martxoaren 10a

Irakurrita daukat gizakiok ikuspegi globalista batetik jada gerraren inguruan bizitzeari utzia geniola. 

Tesi horren alde, Bigarren Mundu Gerraz geroztik egonkortasun faltsu bat bizi izan da nazioarte mailan. Baina gerra inoiz ez da joan, han edo hemen beti egon dira gatazkak, eta azkenaldian dagoen biolentzia gorakadak arduratzen nau.

Antimilitaristatzat daukat nire burua eta ez dut arma bat nire inguruan ikusi ere egin nahi. Baina azken egun hauetan gerraren mamua non-nahi ikusten dut. Nire buruak horrelako egoera baten aurrean nola jokatuko lukeen irudikatzen ahalegindu naiz. Eta atera dudan ondorioa da momentuan bertan egon arte ez nukeela jakingo nola jokatu. Hori esanda, benetan espero dut ataka horretan inoiz ez egotea.

Argi daukadan bakarra da ez dudala gizartearen txotxongilo sokak tiratzen dituztenen botere, handinahikeria eta lukurreria aginduz nire bizitza arriskatuko beste batena kentzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak