Zikloak?

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Arregi 2026ko otsailaren 3a

Garai zailek gizaki indartsuak sortzen dituzte. Gizaki indartsuek garai onak sortzen dituzte. Garai onek gizaki ahulak sortzen dituzte. Gizaki ahulek garai zailak sortzen dituzte.

Ziklo hori historian zehar errepikatzen omen da. Gaur egungo egoera lau esaldietakoren baten sartu beharko banu, betiere Euskal Herriko testuingurua kontsideratuz, azken bien artean kokatuko nuke. Garai erlatiboki onak bizi izan ditugu eta bizitzen ari gara eta ikusten ari naiz nola gure ingurua ahultzen ari den. Ahuldu nik zentzu figuratiboan ulertzen dut: ardurak hartzeko nahirik eza, konpromiso gutxi, gizarte kohesio baxua, asko nahi eta gutxi eman… ipar garbirik ez diot ikusten gaur egungo mapari, alegia. Aldaketa azkar eta azeleratuan bizi gara eta horrek asko zailtzen du iparra non dagoen jakiten. Hori horrela izanik garai zailak aurreikusi beharko genituzke, ez dakidana da bat-batekoa edo graduala izango den egoera horretarako trantsizioa.

Berandu baino lehen, agian, horren kontzientzia hartu eta zikloa hautsi dezakegu?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak