Badabiltza bien bitarteko norgehiagokak jolasten, eta zirku ederra antolatu digute!
Lau urtean behin egiten diren ikuskizun hauek horixe besterik ez da, ikuskizuna. Boto ziztrin batekin demokrazia egiten dela sinesten duena inuzente galanta dela uste dut. Herriak ez du subiranotasunik klase politikoaren gainetik, beraien txotxongiloak baikara. Eta, halaber, hauek beste indar handiago batzuen txotxongilo.
Bi pastel bereizten ditut nik, soziala eta ekonomikoa, eta hauteskundeek pastel hori mahaikideon artean nola banatuko den besterik ez dute erabakitzen, eta hori ere justu-justuan. Baina nik ez dut pastelik jan nahi, elikadura sanoago baten aldekoa naiz.
Apustu-etxeak ez ditut gustuko, langile klasea pobretu besterik ez dute egiten; beraz, finaleko zirkuari hor konpon!