Harea mugikorretan

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Arregi 2023ko api. 22a, 00:00

Aurrera joan nahi eta ezin. Zenbat eta gehiago mugitu, are eta okerrago. Ondora eramaten du harea mugikorrak, ito arte.

Hareatzan gerriraino sartuta gaude eta jada modu desesperatuan ari gara edozeri heldu nahian egoera honetatik irten ahal izateko. Honen adibide dira Aramaion, Euskal Herrian eta munduan garatzen ari diren landa eta naturguneak industrializatzeko proiektuak. Gizarteak dituen eta izango dituen arazoen konponbide omen dira. Baina kontuz! Gehiago mugituz gero hondorago sartuko baikara, eta azkarrago, gainera.

Analogia honekin zera esan nahi dut, harrizko oinarri sendo gabe ezin dela ezer eraiki, ezin garela gainetik lasai ibili eta gaur egungo sistema harea oso mugikorra da. Beraz goazen hemendik irten eta lurzoru egonkor baten bila, bertan ito aurretik. Bidea zaila da, baina helburua argia: sistema irauli behar da!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak