"Bitik bost"

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Zamalloa 2012ko urt. 24a, 01:00

Gogoa da guztia leloa ekarri dut gogora gaurkoan, hiruzpalau urteren ostean.

Atxabaltarrok kulturarako izan genezakeen lelotzat jo genuen orduan. Gogoak eroango du gaur [aurreko egubakoitza] Jon Sarasua Arkupera Leteaz kantuberbetan aritzera; aspaldiko gogoak bideratutako urteetako lanak eta ahaleginak eroango du ostegunean Arkupera Iurgi Etxebarria, helduendako Eunon antzeztera; eta gogoak elkartu gaitu bost lagun hurrengo ostiralean kontaketa-musikatuen ikuskizuna gogotsu udaletxe zaharreko atari epelduan aurkeztera (22:30).

Gogoa ez dela dena entzun nuen behin baino gehiagotan leloa aurkezterakoan; eta hiruzpalau urte pasatu direnean, gogoa dela guztia pentsatzen jarraitzen dut, etenik barik gogobetez eta gogoberrituz. Gogoak gidatzen gaitu, oharkabean ere. Kutsakorra da gainera, onerako zein kalterako. Zer ekartzen digu ba opari gogorik ezak?

Gogoa genuen, eta birekin hasitakoan, bost gara orain. Gogoak elkartu gaitu, nahiz ez jakin zehatz zein den gogo hori, nork berea baitu gogoa. Badakigu, ordea, gogo horrek betetzen gaituela eta zenbateraino betetzen gaituen. Gogo horrek pozten gaitu, momentuz, eta bada aski, asko denez. Gogotsu gaude sortzeko eta plazaratzeko, eta gure gogoak eta ilusioak gidatuko eta gogo berrituko gaitu. Gogorik baduzu, gogoan izan eta gogoak elkartuko gaitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak