Beñat Zamalloa: "Merezi daue"

Azarotik hona, berdin astegun, berdin lanegun, lanordu eta ikastorduetatik aparte hitzorduz hitzordu ibili ostien...

... Karnabalei eta Txapel Txin egunei azken urtietan sekulako gorakadia eragin ostien; bi egun horrein arduria eurengain hartu ostien; aurretik eta egunotan eukittako burujan eta einddako lantzarran ostien; merezi dauielakuen nau: Txapel Txin eta Karnabal-domekian antolatzailia: Karnabalen Lagunak.

Ez da iritzi berekua, ostera, Udaleko Kultura Saila. Etxietan jaso doguen Karnabal jaixetako egitarauetan Udaleko Kultura Sailan inoizko logotiporik haundixenan albuetan antolatzailien aipamenik ez, Udalakin harremanetan azarotik dabitzen arren.

Karnabalen Lagunek azken urtietan eraginddako arrakasta eta Karnabalen Lagunek einddako eta eitten dabitzen lana bere ein dau Udaleko Kultura Sailak. "Diru dana Udalak jarri dau" (tabernek be jarri daue; orduen, dana ez), eta horra arrazoia bere eitteko.

Udalak dirua jarri dauelako Karnabalen Lagunek antolatzaile izetiai ixten dutze ala? Ze elkarlan eredu da hori ba? Eta ze Udal eredu da hau?

Sekulako lana ein dozue 23F+3 hartatik beste urte batez, eta merezi dozue. Zapatukua ikustia besteik ez dau, eta domekan disfrutauko doguenak konfirmauko duzku.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak