Eskerrik asko, Mikel!

Erabiltzailearen aurpegia Beatriz Ugarte Garitaonandia 2022ko azaroaren 5a

Bixar ez zara etorriko zure ogixakin Arantzazura; hurrengo arrain zopa egitten dogunian, faltan botako dittugu zuen pistolak; Erregetan roskoia, gero karapaixua eta abar, eta abar.

Gauza asko galdu dittugu gaur, eta guk eskerrak emutia pentsau dogu, denbora askuan egin dozun lanagatik eta horren ondo zaindu gaittuzulako.

Eskerrik asko danagatik, Mikel!

----------

Beatriz Ugarte Garitaonandia

Arantzazuko Milikuenekuen izenian

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak