Gure poza partekatzeko eta elkarrekin gozatzeko elkartzen gara, abesten dugu eta dantzan egiten dugu; lagun talde baten parte gara. Eta nahikoa ondo egiten dugunez beste batzuei ere eskaini gura izaten diegu abesbatzen arteko topaketatan, ospakizunetan, eta bereziki hainbat herritan antolatzen diren Kalean kantuz ekimenetan. Ospakizuna eta festa; alaitasuna eta sozializazioa. Era bateko edo besteko hamar bat ospakizunetan parte hartzen dugu urtero.
Gure taldeetan parte hartzeko ezinbesteko baldintzak dira erretiratuta egotea eta kantuan edo dantzan egiteko gogoa izatea. Eta eskatzen den konpromisoa ez da handia: astean behin, ordubete irauten duen entseguetara agertzea.
Kantu-taldean 30 lagunek parte hartzen dugu; dantza-taldean dozena batek. Ezagutu gura izanez gero etorri eguazten batean, entsegu orduan (dantza-taldea 17:00etan eta kantu-taldea, 18:00etan) komentuko kaperara. Edo nahiago baduzu telefonoz ere dei egin dezakezu: 605 77 55 56 (kantu-taldea) eta 653 72 23 59 (dantza-taldea).