Oso gustura jardun genuen gainera; nahiz eta hotz eta euri arriskuak etxean geratzera gonbidatu ohiko txikiteo-zaleak.
30 bat laguneko taldea osatu genuen Jose Ramonek gidatuta eta Koldo akordeoi-joleak lagun eginda. Hamabi lekutan egin genuen kantuan, Basotxon hasi eta bukatuta. Eta indarrak hartzeko Juanik egindako afari goxoa izan genuen (norberak berea ordainduta).
Datorren hilaren 7an gure alaitasuna Eskoriatzako Arana zaharren egoitzara eramaten saiatuko gara. Daukaguna besteei eskaintzea beti da gustukoa.
Kantu taldea edonori dago zabalik, baldintza bakarra da kantuan egin nahi izatea.