Mundu guztia dantzatzera!

"Mundu guztia kartzelan, rocka dantzatzen hasi zen", zioen gazteak ginenean abesten genuen kantu batek. Eta zelan mugitzen ginen orduan! Eta orain, zer?

Dantzan egitea ona da bai gorputzarendako, bai buruarendako. Jarduera fisiko samurra eta dibertigarria da buruarendako zein gorputzarendako, eta norberak hartzen dio neurria: gura moduan egiten da dantzan, gura denean eta gura den lekuan. Gainera, erraza dela dirudi; hala da behintzat, Benidormera edo antzeko tokietara goazenean. Baina hemen, Aretxabaletan, non egin dezakegu dantzan?

Dantzan egiteak muskuluak indartzen ditu, malgutasuna eta erresistentzia handitu, oreka eta koordinazioa hobetu, pisua neurrian izaten lagundu, osteoporosia zaindu… baita buruko irrigazioa bizkortu eta zahartze kognitiboa prebenitu ere. Gure bihotz-zirkulazio sistemarentzat eta arnas aparatuarentzat hobekuntzak dakartza. Estresa murrizten du eta depresioa aldendu; ase egiten gaitu. Oroimena eta atentzioa lantzen laguntzen du, eta bikotearekin dantzan eginda, mugimenduak koordinatzen ikasten da. Autoestima indartzen du eta norberarengan konfiantza ere bai; lotsak gainditzen ere laguntzen du eta bakardadea uxatu. Komunikazioa errazten du eta beste batzuekin harremanak izaten lagundu.

Hortaz, abantailak besterik ez ditu. Baina Aretxabaletan, non?

Oso samurra: Basotxon. Dantzan egiteko (ikasteko eta praktikatzeko) elkartzen gara martitzen guztietan (16:30). 

Interesa izanez gero, animatu eta eman izena!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak