Otsaileko azken egunak neguaren amaiera gertu dagoela iragartzen digu. Sarri negua barnera biltzeko sasoia izan ohi da: eta, gurean ere halaxe tokatu da. Zapatu honetan ikastolako buruhandi eta erraldoiak konpontzeko auzolanean batu gara Basabeazpiko familia komunitatea. Haur eta heldu, txiki zein handi: bakoitzak beretik eta bakoitzak asmo onenarekin. Dakienak eginaz eta ez dakienak, albokoarengandik ikasiaz. Esapide zaharrak dioen legez: egunero ikasten baita zerbait. Kola, pintura, torloju eta brida artean pasa dugu goiza: eta baita, jolas, korrikaldi eta kontu kontari. Auzolanak, elkarrekin eta kolektiboaren onurarako lana egiteak esan nahi omen du. Baina guretzat, elkar ezagutzeko, elkarrekin goiz atsegina pasatzeko aukera ere eskaintzen du.
Lana hasi besterik ez da egin, hurrengo zapatu batean jarraituko du kontuak: berriketan, astiro eta goxo. Elkarrekin eta kolektibo gisa.
Adi hurrengo deialdiari.