Azken lau urteotan abenduaren 28a gorriz markatuta ageri zaigu egutegian. Aurtengoa igandea izateaz gain, beste behin ere, Debagoieneko Toberaren eguna da. Aretxabaletan ospatuko da eta ziur gaude saltsarik ez dela faltako, besteak beste, eskoitzarrak atxabaltarrei gauzaren bat edo beste esateko gogotsu baitaude.
Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Aretxabaletako Arkupen, Eskoriatzan Manuel Muñoz kiroldegian, Bergaran Pol-pol tabernan eta Oñatin Txokolaterixan. Interneten ere hemen erosi daitezke.