2014/02/15 10:00

ElkarTruke Azoka: Mozorro Trukea

Arrasateko Azoka Plaza, Arrasate
Hilabete honetako ElkarTruke Azoka larunbatean ospatuko dugu, otsailaren 15ean, beti bezala goizeko 10:00etatik aurrera. Arropak, liburuak, jostailuak eta bestelakoak trukatzeko aukera izango duzu bertan. Hileroko tarte bereziari dagokionez, oraingoan laister ospatuko diren KARNABALAK 2014 izango ditugu protagonista. ElkarTruke lagunek traturako eta truke zuzenerako aukera izan dezazuen, 12:00etan egingo dugu hitzordua Mozorro trukerako. Hemen beraz hitzordua: Otsailak 15 (larunbata), goizeko 10:00etatik 14:00etara Arrasateko Azoka Plazan. Oraindik ez dakizula zertaz mozorrotuko zaren? Ganbara berriz erabiliko ez dituzun mozorroz beteta duzula? Hau da zure lekua! Mozorro Trukea: eguerdiko 12:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak